WELCOME EVERYBODY!

lunes, 15 de marzo de 2010

Teknologi berriak eta gizartea





Bideoak, Web 2.0-ri buruzko ezaugarriak eta erabilpen desberdinak azaltzen ditu.

Orain dela 6 urte web 2.0 sortu zenean, sortzailearen helburua software libre plataforma sortzea zen. Web 2.0-ren bitartez, interneteko erabiltzaileek haien edukiak sortu, jaso eta azken finean informazio desberdinak konpartitu zezaketen.

Web 2.0 kontzeptua hobeto ulertzeko, bideoan web 1.0-ri buruzko azalpen txiki bat ikusi dezakegu. Web 1.0 hitz batzuetan esanda, web tradizionala da. Web hauetan, testu, bideoak, argazkiak eta beste aplikazio batzuk ikusi dezakegu. Kasu honetan, erabiltzaileek pasiboak dira, bakarrik informazioa jasotzen dute.

Web 2.0 sortu eta gero, informazioa kudeatzeko formak aldatu ziren. Hortik aurrera, erabiltzaileak guztiz aktiboak ziren. Web hauen bitartez edozein pertsona bere iritzia eta komentarioak zintzilikatu zezakeen.

Informazioa era erraz batean eskuragarri egoteko “tags” edo etiketak erabiltzen dira. Etiketa hauek informazioa antolatzen dute. Hitz baten bitartez, zerbitzariak gai horri buruz erlazioa duen testu eta beste aplikazio batzuetara automatikoki bidaltzen digu.

Web 2.0 plataformetan, mikromedio izeneko zerbitzuak aurkitu ditzakegu, esaterako: podcasts, videocasts edo wikis. Aplikazio hauekin bideoak eta musika entzun dezakegu.

Web 2.0 webekin publizitatea interneten aldatu egin da. Lehen publizitatea edozein lekutan zintzilikatuta zegoen, aldiz, gaur egun publizitatea askoz zehatzagoa da eta web-aren edukiarekin erlazionatuta dago.

Informazio dibertsifikatuta dago eta erabiltzaileek informazioa zehatzaren bila joaten dira. Horren ondorioz, publizitatea publiko espezifiko batentzako sortu behar da.

br />





No hay comentarios:

Publicar un comentario